Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egundaino ez du hain bakarrik sentitu goiztiria, nola Baionako parkeko aulki lokabeetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 184. orr.
Etxearen oinarriak kolokan zeuden, korridoreko oholtza lokabeak salatzen zuenez. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.
Ezin diezu burutik pasatzen zaizkizun pentsamendu lokabeei ondo eutsi, dena doa lar arin. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 69. orr.
Udako gau argietan urretxindor zoragarriak bere kantu goxoaz lagun egiten dio unibertsoaren harmonia jainkozkoari, penaturik agian horrelako harmonia batek ez dituelako xamurtzen gizakien bihotz lokabeak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Zientziaren errealitatea lokabea baita gure teoriekiko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.
Ezagutzen dugun errealitate hori, lokabe da gure gogamenarekiko? ala beti gure esperientziaren errealitatea ezagutzen dugu? zenbateraino da errealitatea lokabe gure teoriekiko? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.