Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanal hura, batzuetan, lohitu egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Odolak lohitu du halaber lepotik dilindan duen afixa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 65. orr.
Jakanarru odolez lohitua. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.
Bere garunek eta odolak dendaren bazterrak lohitu zituzten. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.
Hildakoak besarka jaitsi zituzten kamioi gainetik eta bata bestearen gainean metaturik geratu ziren lurrean, [...], arropa zarpailduekin, odolez eta lokatzez lohituta. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 103. orr.
Fuel-olioz lohitutako hondakinak dira horiek. Berria - Euskal Herria 2004-02-14
Emaztekiak zerriak bezala lohitzen diren tokia da... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 95. orr.
Gustamoldeak nahasten direnean, arima neurriz kanpoko atseginez lohitzen da. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.
Nire susmoekin Marcel Martinen izena lohitzen nuelako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.
Ez dizugu onartuko epaimahaien ohorea lohitzen duen ezer... Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 81. orr.
Den-dena ahaztuko diat, baita nire adiskidetasuna lohitu huela ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 354. orr.
Baina batez ere ez nuen nahi aitaren izena lohitu zedin. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 451. orr.
Arropa lohitua garbigailutik atera ostean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 77. orr.
· Orduan senarrak bere ohore lohitua odolarekin garbitzeko beharra sentitu zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 163. orr.
Horrelakoxe lekuak izaten dira jendilaje gehiena ibilitzen den bazterrak; hantxe daude tenplorik lohituenak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.