Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lohitsu (orobat lohizu g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian lohitsu agertzen da) 1 izond lohiz betea, zikina.

Atzean utzi genituen hiru oilo harlauza lohitsuetan mokoka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Kale lohitsu batetik barrena heldu ziren azokara.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 100. orr.

Joanes txapela buruan zetorren, lehenagoko zamar amironatua eta abarka lohitsuak soinean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Ur basa lohitsu batek bazter guziak ari zituen hartzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

Lurra zilatzen duten xenda lohitsuetarik ibilirik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.

Hango lurra, gainera, ohi baino buztintsuagoa eta lohitsuagoa zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 94. orr.

Zingira lohitsuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.

Bi minutu geroago komunikazioetarako geletako batean zeuden, kristal lohitsu batek banatuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 110. orr.

Hango ibai-adar lohitsuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 573. orr.

Han dena duk eremu mortu eta lohitsu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 137. orr.

Hemen lurra, lohitsua eta zikina, eta han goian zerua, garbia eta aratza...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 258. orr.

Kanpainetarik jazartzen ziren mutil lohitsuak doi bat zibilizatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Leku guztietan daude arantzak, baina bizioaren ibilbidean arrosak loratzen dira haien gainean; bertutearen lasterbide lohitsuetan, ostera, naturak ez du halakorik sortzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.

2 irud/hed

Salatzea bera zela bekatu mortalik zikinena eta lohitsuena, eta isilpean salatzea bi bekatu mortal.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.

Sumina zen gelditzen zitzaiguna, sentimendu trinko eta sutsu bat; jario lohitsu hark, gutxika-gutxika, den-dena estali zuen, eta, Vilma hildakoan, eremu agor eta mortu bat gelditu zen familia-harremanak izan ziren lekuan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mortu eta lohitsu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus