Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gauza guztiak Logos horren arabera gertatzen dira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Badakigu logos-aren jabe izateak bereizten duela gizakia gainerako animaliengandik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 8. orr.
Zuzenbide kosmikoa eta politikoa, eta moraltasun indibiduala, lotu-lotuta daude: ordena edo logos bat bera da zeru-lurretako ordena, Inperiokoa eta norbere baitakoa. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.
Ezagutzaren misterioa, batetik; munduaren arrazionaltasunaren misterioa, logosa bestetik, "dena berak eta bere baitan sortua izan zen", Jainkoa "Arrazoimen-Hitza, logosa, Jainkoa eta Semea, Jesukristo. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 73. orr.
Hitza, arnasa bezala baino areago, kreazioarekin batera doan logos bezala ulertzen dut, Jainkoaren berba. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.
Grafiari esker, logosa iraunkor bilakaraz daiteke (scripta manent) ondoko gizaldiek jaso dezaten. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.
Hitzaren logos aldakorretik baino areago, matematikaren logos aldaezinetik sortu zian mundua... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 242. orr.