Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
logopeda iz logopedian aditua den pertsona.
Errehabilitazioa egin beharko dudala logopeda baten laguntzarekin. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 40. orr.
Gainera, ikastetxez ikastetxe mugitzen diren langileen sarea dago, logopedek, zaintzaileek, fisioterapeutek osatua. Berria - Harian 2005-12-22
Umeen jolaserako erabili ohi dira, eta ahoskera lantzeko material gisa ere erabili ohi dituzte irakasleek nahiz logopedek. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 45. orr.
New Yorkeko Unibertsitatean ikasia da Helena Bascuñana logopeda, garunean kalteak dituzten pertsonen errehabilitazioan aditua. Berria - Gaiak 2006-01-27