Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta logikarik ez duten kontuak ez dituk logikoki gertatzen, kasualitatez ez bada... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.
Logikoki, pentsa daiteke 13:15 baino lehen eman ziola bihotzekoak. Berak ez dauka eta ez du eduki nahi zure identitatea; logikoki zuk ezin duzu bera zure identitate berekotzat eduki. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 12. orr.
Nola ezkondu logikoki, esate baterako, aukeramenaren doktrina eta patuarena, edo historiak noranzko bat duelakoa? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.
Adigaiak logikoki aldera daitezke beren objektuen egokitzapenaz arduratu gabe. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.
Egiazko izen propioak, hots, izen logikoki propioak, denotatu egiten du soilik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.
Usteek logikoki kontsistenteak izan behar dute [...]: elkarrekiko kontsistenteak ez direnak -hots, inongo mundu posiblean aldi berean egiazkoak ezin direnak izan- ez daude elkarrekin ados. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 119. orr.