Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egoeren eta gertakizunen hari logikoari segitu beharrean, buru-hankarik gabeko kaos batek gidatzen omen du nire diskurtsoa. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.
Esaldien ordena logikoa eta argitasuna zaindu. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.
Zer sentitzen du aita batek, ama batek, bizitzaren ordena logikoa bestelakotu egin dela ikustean, semea hil eta beraiek bizirik daudela ikustean? «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.
Jende logikoa da hori; baina oso logika sinplekoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.
Eta hortik ondorio jakin bezain logikora iristen ziren. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.
Psikologia kolektiboak [...] ez du materia logiko huts-hutsaren gainean operatzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.
Normala eta logikoa iruditzen zitzaien denei hark egiten zuena egitea. Eskaintzen diren iradokizun asko "sen oneko iradokizunak" dira, edozein pertsonak normaltzat edo logikotzat joko lituzkeenak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 125. orr.
Hain logikoa, hain berezkoa da gizonarengan oinazeari, gaixotasunari, tristeziari ihes egitea! Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.
Logikoa baino ez da, hortaz, liberalismo arrotza espainolen artean ez errotu izatea. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 40. orr.
Zaldi bakarreko zalgurdi hura hain zegoen modu logikoan egina, ezen, ehun urte ibili eta gero, batera hondatu baitzitzaizkion pieza guztiak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.
Estoikoen teoria logikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.
Kategoriak Aristotelesen testu logikoen artean kokatzen da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 182. orr.
XVI. mendean agertu ziren lehenbiziko aldiz Aristotelesen aurkako jarrera logiko eta filosofikoak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.
Jainko hau printzipio logiko eta metafisiko bat da, munduaren azalpen razionalerako ezinbestekoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.
Egia logikoa oinarri logikoen arabera egiazkoa den proposizio abstraktua, orokorra, da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Psikologian, adibidez, konduktismoak bat egiten du, oro har, Positibista Logikoen programarekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.
Enpirista logiko gehienek Estatu Batuetan aurkitu zuten babesa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.
Hortaz, indukzioaren arazoa, indukzioa razionalki sendoa -logikoa, cogent- ez izatea da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 107. orr.
Beharrezko baldintza logikoa da halako adigaietan kontraesanik ez dela egon behar. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 116. orr.
Arrazoimenaren erabilera logikoaz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 141. orr.
Aristotelesengandik hona izandako logikorik handiena. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 15. orr.
Kurt Gödel matematikari eta logikoa, beldurrak hartua. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.
Konstante logikoen esanahia behin betiko finkatuta dago logika bakoitzarentzat; konstante ez-logikoek, aldiz, interpretazio desberdinak onartzen dituzte interpretazio-eremuaren arabera. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
Konstante ez-logikoen multzoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.
Sinbolo ez-logikoen interpretazioa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.
erabilera logiko (3); esanahi logiko (3); forma logiko (8); funtzio logiko (5); logiko hau (4); logiko soila (10); printzipio logiko (3)
ahalgarritasun logikoa (4); analisi logikoa (4); azalpen logikoa (4); batasun logikoa (3); bere forma logikoa (3); egia logikoa (5); erabat logikoa (5); forma logikoa (12); gauza logikoa (4); guztiz logikoa (5); logikoa den bezala (6); logikoa denez (10); logikoa dirudi (6); logikoa ematen (4); logikoa iruditzen (5); logikoa izan (13); logikoa izan zen (9); logikoa izango (6); logikoa zenez (3); ondorio logikoa (11); ordena logikoa (3); oso logikoa (10); positibismo logikoa (4); printzipio logikoa (3)
funtzio logikoak (4); logikoak izan (3); printzipio logikoak (4)
forma logikoaren (5)
logikotzat jo (7)