Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lo-ezak eraginda, flakiak jota, zurrutak nahastua, haren buruak ezin zuen onik egon egoera hartan. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 29. orr.
Gauez, loezak uzten zizkidan tarte bakanetan, liburuaz amets egiten nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.
Bazeneki zenbat gautan eragin didazun lo eza! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 267. orr.
Gelara jo nuen: bakarrik egotera, bakarrik lo egiten saiatzera, bakardadeari -eta loezari, eta hotzari- aurre egitera. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.
Izan ere hark egundo ez baitu arazorik izan lo egiteko (nik dakidala, lapurretarena gertatu, eta ondoko egunetan bakarrik ibili zen loezak joa). Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 59. orr.
Zuk esana da lo eza gaixotasun larriagoen sintoma ere izaten dela askotan. Berria - Gaiak 2004-12-29
Kopetilun eta loezak eragiten dituen begi gorrituekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 361. orr.
Lo-eza, lo-belarrez. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 80. orr.
loezak joa (4)