Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

loeri (orobat loeria) 1 iz logalea.

Gero, isildu ziren bazterrak eta loeria Markoz jabetu.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.

Betazalak apaltzen zaizkizu: loeriak eroaten zaitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Bere grina makurren ukaldi bortitzak besterik ez zuen loeriatik erauzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

2 lo eragiten duen eritasuna.

Eta haren loa hain zen sakona eta lasaia non une batez beldur izan bainintzen loerian ez ote zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

3 irud/hed

Fedeak gaurko giroan, sekulan baino gehiago, sineste baieztatu batetik aintzinago, bizi berritu, oraikotu, lekukotu, bermatu eta sustatzaile indar bat bilakatuz duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri.  Herria   2002-09-19

Honek inguramen guzia, 14eko gerlaren ondotik, loeria gaizto batek hartua zeukala oharturik, gazte zenbaitekin "Aitzina" deitu oldar berria piztu nahi izan zuen.  Herria   2004-12-16

Salatu du bereziki Baigorri-Garaziko herri elkargoaren nahikaria eskasa eta loeria, lurralde horren garapenari doakionez.  Herria   2004-09-23

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus