Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
loditxo izond adkor lodi samarra.
Gortinak jartzera joan den neska loditxo hori. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.
Beltzarana zen, beltzaran loditxo bat. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.
Emilek bi esku loditxoak hartu zizkion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 169. orr.
Hiru arratoi loditxo. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 147. orr.
Bakeroak, botak eta jertse berde loditxoa. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 196. orr.
Eta orri loditxo beltzon arteetan, babeski, paper garden mehe bana. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.