Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

loditu, lodi(tu), loditzen 1 da/du ad lodi edo lodiago bihurtu. (bizidunez mintzatuz)

Espetxean ondo ematen zioten jaten eta, oso laster, zenbait egunen buruan, loditu egin zen eta apur bat harropuzten hasi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 37. orr.

Modu arras itsusian ari zen loditzen eta aldi berean arras sentibera bihurtzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Gregen tumorrak lehenbizi guruin pituitarioari erasan zion; horregatik loditu zen eta erori zitzaion ilea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Izeba Marge puxika beldurgarri bat bezala puztuz joan zen..., sabela askatzen hasi zitzaion bere tweed-ezko gerrikotik..., hatz bakoitza lukainka bezala loditzen...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Haur-behar loditua nintzen, bigarren gutun bat ukan nuelarik Jakes-en ganik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 129. orr.

Arreba aspaldian ikustekoa nuen eta harritu nintzen zenbateraino loditua zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.

Edanak loditutako agurearen hizketa-modu baldarrak atera zuen hausnarketatik: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Den-denak loditu egiten nau.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 467. orr.

Ikulluko txala, hezur ta azala; San Antoniok loditu dagiala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.

Igela bezala lodituko da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

2 (gauzez mintzatuz)

Ageri zen gerria zabaldu zitzaiola eta bularrak loditu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.

Ilea urdintzen eta sabelaldea loditzen hasiak dituen arren, [...].  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.

Mingaina lodituta neukala disimulatu ezinik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Gizona eszitatzen denean, zakila luzatu eta loditu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

Laranjak lodituz zihoazen arbolan. Luzatu ez ezik, loditu ere egin behar du hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Boza loditu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

-Ontziarentzat izen berri bat bilatzen -erantzun zion Andreasek, ahotsa loditurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Kolpetik arnasa loditzen hasten zitzaion, norbaitek zintzurra estutuko balio bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 91. orr.

Eta horregatik konpondu behar da akats hori, kolomaren diametroa lodituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Masa pixka bat loditu arte. pipermina lehendabizi, eta ogirina gero, saltsa loditzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Zigarreten keak loditua zuen airea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.

Goizetan, loditu egiten duk behe-laino mehe hori, berotu egiten duk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 89. orr.

Azken urteetan asko loditu da Ameriketako Estatu Batuetako gastu militarra.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 213. orr.

San Andresetarako elurra hasi eta egun gutxitan lur gainean metro bat gutxienik loditu zuen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Zuen kontu korronteak zelan loditzen diren besterik ez dizue ardura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

Iluntasuna loditzen ari zen, hotz bortitzak zuhaitzak kraskarazten zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Loditzen-loditzen ikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Esnegaina bezala loditzen etsipena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Motelki mintzatzen ziren, mihi loditua ezpainetan igurzten zuten eta korrokada egitean soin osoak dar-dar egiten zien.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 48. orr.

Emakume bat ageri zen bertan, egundoko zoriontasun-aurpegiarekin, bere sabel loditua laztantzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

loditzeko joera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus