Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hobe izango da belarriko lobulua zurrupatzea? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 79. orr.
Lobuluen arteko arrakala luze fresko haiek margotzeko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.
Garunaren alderik konplexuenak dira lobulu frontalak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.
Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.
Dientzefaloko eta lobulu frontaletako lesioak ere egin zioten berea. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.
Ezkerreko hemisferioko lobulu okzipitalean erasan zion apoplexiaren ondorioz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.
Kaliforniako San Diego Unibertsitateko Larry Squire neuropsikologo ikertzailearen lana funtsezkoa izan da lobulu tenporalaren oroimen-sistemaren garraio-funtzio hori argitzeko. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.
Nire zerebroa aztertu ahal izango duzue horrela, nire lobuloen konfigurazioa, zelako asasinoa naizen ikusteko. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.
Garrantzizkoak dira loki-lobuluak (belarrien eta bekokiaren artean daudenak), zeren, kirurgilariak lobuluok kentzen baditu, oroimen gehiena galtzen baita. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.
garuneko lobulu (3); lobulu frontalak (3); lobulu frontaleko (6); lobulu frontalen (7); lobulu frontaletako (7); lobulu frontaletako lesioak (3); lobulu frontaletan (3); lobulu tenporaleko (8); lobulu tenporaleko epilepsia (3); lobulu tenporalen (5)