Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Huraxe zen amarruetako bat: txakur ahulenaren azala gai loarazleaz espraiatu, beste zakurrak kosk egiten zion orduko lelotu eta bertan zerraldo eror zedin, nerbioak erabat anestesiatuta. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.
Zinez da loarazlea zori oneko belar-edabea, logura ezti bat baitakar gorputzeko ataletara. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.
Xaboibil napolitar: gariz, landare lotarazlez, ahuntz esnez, almendra mikatzez eta azukre zuriz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.
Lasaigarriak gutxituz eta loarazleak kenduta, garunaren funtzioak zertan dauden eta odol-jarioek eragindako ondorioek zelako larritasuna duten jakiteko aukera izango dute artatzaileek. Berria - Mundua 2006-01-08
Noraezaren zentzuak normalean loarazle bezala jokatu arren, bekatuaren zentzuak estimulu izan beharko luke. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.