Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotzak loarazi zuen arte. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.
Esperantzak adimena loarazi zion, eta, halako batean, utzi egin zuen Bakuko jauregia, Samarcandara joateko. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 177. orr.
Ez zekien, konturatu gabe, berpiztu egin zizkiola kostata loaraziriko mamuak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 256. orr.
Harik eta fluorezko sega horiek zure bihotz-taupaden erritmora egokitu eta sehaska kantaren kadentziaz loarazten zintuzten arte. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 101. orr.
Etxean zainduz hazi zuen, seme-alabekin batera, bere ogitik emanaz, bere edontzitik edanaraziz, eta bere magalean lotaraziz: alaba bat bezalaxe zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.
Jendea loarazten duen musika... deabruen inbasioari bide egiten diona! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.