Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
llama (orobat lama) iz ugaztun apoduna, hausnartzailea, gamelua baino txikiagoa eta konkorrik ez duena, Hego Amerikako lurralde menditsuetan bizi dena (Lama glama edo Lama peruana).
Salara alfonbra zuria zapaldu beldurrez sartu naiz, zenbat ardi edo zenbat llama eta guanako kalkulatuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 296. orr.
Hazienda edo ganadua (ardia, behia, bufaloa, urdea, llama). Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.
Llama artzaina izan zen umetan. Berria - Harian 2005-12-20
Hor zeuden ere lehen aldikotz bospasei lama, Hego-Ameriketako abere berezi horiek: arrak 600 eurotan negoziatu dira, emeak aldiz 1400 eurotan. Herria 2004-12-02