Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lizundu, lizun(du), lizuntzen 1 da/du ad lizunak jo.

Baina, esan bezala, hidrokarburoen gazta hau lizuntzen eta agortzen ari da.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Denborarekin ia derrigorrez lizundu, gaixotu eta ustelduko gara denok, baina izoztu, ez dago inor izozteko moduko hotzik tropiko sargoriotan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

Kalean pasatzen ikusten zaitudanean ez baitaramazu neskazaharren itxura alferrikaldua, lizuntzen utzitako jakiarena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 133. orr.

Lizuntzera egindako piper beteren bat, bokarta oliotsu batzuk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

[Artxiboko] dokumentu asko «blai eginda» daude, eta lizuntzeko arriskua dute.  Berria - Kultura   2004-09-02

Bustitzeko eta armadura lizuntzeko beldurrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Soro eta barruti lanetarako satsa eta ongarria ere, ilberriz lizundu ta gogortu egiten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Beste etxe batzuk, ostera, usteldu egiten dira, eta lizundu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 17. orr.

Paretak lizunduak barrenetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.

2 irud/hed

Errealitate gordin eta pisua, argirik gabeko izua, zorabioa, zentzumenak lizuntzen dituen irudia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Nire zientzialari ohorea lizuntzeko beldurrik gabe esan dezaket kurriloen dantza modu hura baltsea zela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 259. orr.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak, zaharkituta zegoen kodea gaztetu eta lozorroan zeuden hartzaileak iratzarri egin ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

3 zikindu, lohitu.

Kaltegarri zela, arima zintzo garbia gaixotu eta lizundu egiten zuelako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 96. orr.

Inork ere ez duelako gustuz onartzen agian bere etxea ez duela behar lukeen bezain txukun eta garbi, beti bai baita norbait zure balizko gardentasuna urdekeria apurño batekin lizuntzen duena.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Ogi lizundua, sagardo mindua, olio zaharra eta ahuntz zahagiko ardoa. Ez zen harritzekoa komisarioak asuntoari ogi lizunduaren usaina hartzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 115. orr.

Babarrun tantodun lizunduak txukuntzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Frak zahar eta lizundu bat zeraman soinean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 185. orr.

Gortina lizundu bat korritu nuen dutxatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 199. orr.

Han-hemenka paseatzeko, enborrezko langak, eta zubiño lizunduak latsen gainetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Bizitzan, dela beheko geruza gogor, latz, hits eta nazkagarriro lizunduetan, dela goiko geruza beti hotz eta gogaikarriro aratzetan, edonon dela, gizabanako orori, behin bakarrik bada ere, halako ikuskizun berezi bat agertzen zaio bidean, ordu arte ikusi duen ezeren antzik ez duena eta, behin bakarrik bada ere, halako sentipen berezi bat pizten diona.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 139. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus