Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
liztortzar iz liztor mota, arrunta baino askoz handiagoa (Vespa crabro).
Liztortzarrak bidaliko ditu Jaunak zuen Jainkoak haien kontra, ezkutuan gordeta bizirik gelditutako azkenak ere garbitu arte. Elizen arteko biblia Dt 7,20
Bizarginaren esku lodiak haren ilajean gaindi higitzen ziren, guraizek burrunba egiten zuten liztortzar bat belarri atzean baleuka bezala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.
Beraz, liztortzar eta liztor arrunt, euskarari bere arima ukatzeaz gain inolako zehaztasun zientifiko berririk ez dakarkioten erderakeria nahasgarriak besterik ez dira. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 250. orr.