Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lizentziatura (ETCn 948 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian lizentzia agertzen da) iz goi irakaskuntzako maila, batxilergoaren eta doktoretzaren artekoa. ik lizentzia 3.

Gehienak lehen mailako ikasketak dituzten arren (%28), badira baita diplomaturak (%9) eta lizentziaturak ere (%13).  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Al Azar-eko unibertsitate aldia batere titulurik gabe amaitu zuen, urte luzeak igaro zituen lizentziaturarik lortu gabe.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Han geunden agure txikia, mutil ilehoria, lizentziatura prestatzen ari zen emakumea eta ni.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 141. orr.

Lizentziatura teknikoetan ikasle asko matrikulatu zen. Berak bezala, ingeles hizkuntzako lizentziatura egin nuen nik ere unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Letretako lizentziatura bat egiten ari nintzen Rouenen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Ahmedabaden bizi zen eta SLU Unibertsitatean lizentziatura egina zuen arte ederretan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 90. orr.

Itzulpen lizentziaturan ditudan ikasleek.  Berria - Harian   2005-11-18

Enpresa Administrazio eta Zuzendaritza Lizentziaturako ikasleak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lizentziatura egin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus