Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lizentziatu1, lizentzia(tu), lizentziatzen 1 da ad

Irakasle ikasketak egin zituen, eta gero Euskal Filologian lizentziatu zen, Deustuko Unibertsitatean.Tartuko Unibertsitateko Historia Fakultatean lizentziatu zen eta, hainbat urtez, gidoigile lanetan aritu zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 335. orr.

Han egin zituen ikasketak, eta industria ingeniari titulua atera eta ekonomian lizentziatu zen.  Berria - Kultura   2004-01-11

Eusko Jaurlaritzak igo egin nahi du zientzia eta teknologia ikasketetan lizentziatzen den emakume kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Salamancako Unibertsitate Zibilean sartu zen Ikasketa Klasikoak ikastera; 1957an lizentziatu eta 1958an doktorego tesia amaitu zuen.  Berria - Kultura   2006-01-21

Pisan lizentziatu zen 1923an.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Iñaki, biloba, meteorologian lizentziatu berria.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 160. orr.

Alta, Dong lizentziatua izan zelarik, Manilako "University of the Philippines" unibertsitate famatuak urte bateko beka bat proposatu zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

2 (era burutua -n atzizkiaren eskuinean; ik lizentziatu2 2)

Filosofian lizentziatua da (UPV/EHU) eta egun doktore-tesia idazten dihardu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Filosofian lizentziatua Bordelen, eta Parisen doktoratua, filosofia-irakaslea izan da urte askotan Orthezen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

80ko hamarkadan, gazte lizentziatu berri haiek...  Berria - Ekonomia   2004-08-14

• 4 du ad soldadu zerbitzua bukatutzat eman.

Erasoa ongi ateraz gero, hiria irabaziko zutela, eta beraz, [...] osteak lizentziatu ahalko zituela, etxera bidali, hurrengo kanpainara arte, soldata oso bat aurreztuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

5 ipar langileez mintzatuz, kaleratu.

Ez zuelako ulertzen zergatik bere atelierrekoak lizentziatuak izan ziren makalak zirelako estakuruaz, aste zenbait lehenago nagusiaren ohore eta zorionak erdietsi zituztelarik helburuak bete zituztelakoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Suitzako enpresek bide berari jarraitu zioten, lagun asko lizentziatu zituzten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 129. orr.

Galkategi horretan ari ziren 120 langileak oro lizentziatuak izan dira, azkenak otsailaren hogeitalauean.  Herria   2005-03-03

6 (era burutua izenondo gisa)

Itsas kirol eta jantzien saileko enpresa hori bet betan hetsi zuen nagusiak, alta, langile lizentziatuen arabera, kontuak arras onean zituelarik.  Herria   2005-10-13

Ruwel-eko hogeitamar langile lizentziaturen aitzinean, Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoak aho batez deliberatu du Ruwel eremuaren berreskuratzea, hiru milioi eta hiru ehun mila eurotan.  Herria   2005-11-17

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus