Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lizentzia (orobat lizantza g.er. eta lizentzi g.er.) 1 iz baimena.

Pentsamendu umoretsu baterako lizentzia eskaini zion segidan Brown jaunak bere buruari.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 53. orr.

Ezinezko zuen edonork ere ezagun ez zuenarekin ezer alderatzea, baina, azkeneko aldia izango zuelakoan, lizentzia poetikoaz baliatu zen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

2 baimen-agiria.

Edariak saltzeko lizentzia. Detektibe lizentzia estreinatu berria zeukan izen txarreko toki batean harekin topo egin zuenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Horrexegatik eman zioten Barbariako orga erabiltzeko lizentzia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

Kabaret lizentzia eduki beharko du taberna horrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.

Lizentzia eman zaion enpresari enpresa lizentzia-emailearen lehiakide beldurgarria bihurtzen lagun diezaiokeela, eta luzarora konkurrentzia sor dezakeela bere merkatuan bertan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.

3 goi irakaskuntzako maila, batxilergoaren eta doktoretzaren artekoa. ik lizentziatura.

Diplomatura egiteko, lizentzia ateratzeko, etab. Oinarrizko tituluak ematen dituzte unibertsitate batzuek, bigarren mailan daude lizentzia mailakoak ere ematen dituztenak eta azkenean, erpinean, goimailako titulazioak eta doktoregoa ematen dituzten unibertsitate ezagunenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 42. orr.

1532an [...] bere tituluak baliozkatu zituen, erdietsiz bat bestearen ondotik Eliza legeetan batxilergoa, lizentzia eta doktoretza mailak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Filologia erromanikoan lizentzia lortu, eta Italiara itzuli zen berriro.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 7. orr.

Mayola ezagutu zuelarik, zuzenbide lizentzia pasatzen zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

4 lizentzia fiskal lanbide zerga.

Fakturak behar bezala egitekotan, Ogasunarentzako atxikipena jarri beharra zegoen, eta horretarako lizentzia fiskala atera behar.     «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

Berak aterako zuen lizentzia fiskala, berak emango zuen izena Gizarte Segurantzan, eta beraren izenean igorriko zituzten fakturak, eta, kobratutakoan, hartuko zuen pagantza haiek egiteko aurreratutako dirua.     «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus