Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lizar 1 iz olibondoaren familako zuhaitz handi eta hostotsua, zur argia, gogorra eta malgua duena (Fraxinus excelsior).

Borda inguruko lizar zimaluzeek berantetsi egin dute bi urtetik behingo kimatzailea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

Lizar zahar barrenustu horiekin egiten zirela maiz eultzak edo erlauntzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

Aitak lizar gaineko adaskak moztu eta behera bota ahalean nik zatukatan bildu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Gero basalizarra, lizarra, altza, eta gaurtik aurrera, Sahatsa zuten zuhaitz gogoratu eta beneratua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

Udatzenean, garaitsu honetan, lizar egitera joaten ginen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Zenbat aldiz egondu ote naiz elurretan lizarrei begira Zigarateko lepoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Arraunak denak lizarrez, kirtenetik puntara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Banasta eta saski jenero guztien euskarritako, beste zumitzei lokarri eusteko, edo kirtenetarako, lizarrezkoak nahi zituzten, halanola esku-saskien heldulekuak egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte askotan gorde zuten Killuran lizar zuhaitzar handi bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Ziri, ohol, taula eta oholtxo denak lizar zurezkoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Lizar ilara batek ederki markatuko zituen terreno eta lurrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 74. orr.

Etxabereek lizar ostoa eta adar muturrik gurienak janda gelditzen ziren lizar zotzak datozkit gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Udaberri aldera, lizar adaxka lodiskonak eta xuxenenak berextu eta kimatuz lizar arbak egiten genituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Eta oraindik, han hemen lizar kiman ikustean inor, poztu bezala egiten naiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

3 lizar morro

Lurreko sutan ziuka atzeko muturretik apar zuria zeriela ikusten eta aditzen genituen lizar karrote heze haiek, edo lizar morroek, berriz, Orixeren "Suondoko otsa" dakarkidate gogora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

4 pago lizar (orobat pagolizar g.er.) inausi gabeko pagoa.

Urrutiago, pago-lizar bakan batzuk ernetzen ziren, eta are eta urrutiago, basoa. Ni ikusia nago elorrian, alkazian, gaztainean, lizarrean, pagoan, pagolizarrean, haritzean, eta beste zuhaitzadar askotan, baina, sekulan ez, esate bateko, intsusean, gorostian, edo urritzean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Ur xirripa bat bezala azaltzen zen basoko pago-lizarren artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Lorategian parterre borobilak zeuden, kolore zuri eta horiko loreekin, eta magnolia aski handiak, inguruko basoko pago-lizarren aldean bigunak ematen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basa lizar (3); lizar adaska (4); lizar adaska hezeak (3); lizar baten (3); lizar hostoa (4); lizar makilak (3); lizar zarbak (4); pago lizar (3)

basa lizarra (3)

pago lizarrak (3)

basa lizarraren (5)

pago lizarren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus