Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Abadiñokoek zolaren takoa lijatu egin zuten, hala ikusi genuen gainera aldalekuetan. Berria - Kirola 2004-02-10
Arkatza belarrian jarri eta eskailerako esku-karrila arras-arras lixatzen segitzen du, txirbil hautsa erortzearekin batera zuraren baitako begi batzuk itsutu eta barruragoko begiak eta korapiloak agerian utziz. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 101. orr.
Teresak hankak luzatu zituen: "Ikusten duzu? eskuinekoa lijatuta bezala dago". Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.
Sei egun dituzu egin ahalean lan egiteko, bat ontzigaina lixatu eta sokak txarrantxatzeko. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.
Ontzigaina lixatzeak egunetan eta egunetan belauniko lan egin beharra esan nahi zuen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.