Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Itxura zarpail samarra zuen neskak, beroki latz eta han-hemenka litsez betetako hartan bilduta. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.
Burko haietako baten artilezko litsetatik askatutako hari bati tiraka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.
Besaburuek, non lits ugariko txarratelak eraman baitzituen garai batean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 416. orr.
Hennek tokilla batez estali zuen bere gorputz biluzia, eta kandelak bezalaxe hasi ziren haren litsak erretzen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.
Karibu larruzko gaina eta galtzak, besoetarik eta zangoetarik larruzko lits luzeak haren mugimendu guzien arabera firi-firika ari zirela. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 120. orr.
Aurreko gauean, errabinoak erabaki zuen ez zuela litsekiko jantzia berriz jantziko. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 151. orr.
Lits aberatseko oihal zetazkoaren makila urreztatuari eusten zion goi-goian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 170. orr.
Gizonezkoek otoitz egiterakoan barrutik janzten duten banda moduko bat da, 613 lits dituena. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 223. orr.
Neuk ere esku hartu nuen [ospakizunean], kolore urdin iluneko jantzi hungariarra soinean, litsekin, Bocskai jantzia deritzona. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 117. orr.
Leihatilatik ikusitako laino trinkoenak ere halako batean desegin, eta lits urratu bihurtzen ikusten zituen modu berean. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.
Ekialdeko mendietako tontorretan eguna urratzen hasia zen eta argi bizi-biziko litsak erortzen ziren ohe gainera.Perpaus batzuen zatiak, aldarrikapen zenbaiten hondarrak, hainbat aitorpen urrunen litsak, horra gelditu zaizun poxia. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 103. orr.
Eskuak garbitu zituen eskuzatar moduko lits-mordo koloreanitz batekin. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.
lits ugariko (3)