Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bigarren gizona du aurrean, txikiena, litro beteko botila hutsa lepotik helduta eskuan duela. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 125. orr.
Pankrea-urin kantitatea 0,7 litro ingurura iristen da egunean. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.
Garagardo bana, litro herenekoak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.
Guztira, 236,3 milioi litro saldu ziren. Berria - Ekonomia 2004-02-08
Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko. Elizen arteko biblia Ir 16,22
Donostian biltzen dela euri gehien: 128 litro metro koadroko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.
Gasolio litroak 0,938 euro balio zuen han, eta 95 oktanoko berunik gabeko gasolina litroak, 1,030 euro. herria¬
Nik bazakiat non saltzen duten Haig and Haig [...] gerraren aurretik egina, sei dolar litroa. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 388. orr.
Datozen hiru urteotan esne litroaren salneurria 0,09 euro zentimo jaitsiko da. Berria - Ekonomia 2004-08-04
Egunero Txekiako garagardo ospetsutik litroak edaten zituen bere taberna gustukoenean. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.
Miloika litro ur bota zituen. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.
Litro bat oxigeno odolera bidaltzeko, hogei bat litro aire arnastu behar dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 55. orr.
"Ipuru ardoa" izeneko diuretikoa, 60 gr. ipuru ale, 10 gr. limoi azal, eta litro bete ardo zuriz egiten da, zortzi hamar egun ontzen edukiz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 275. orr.
Lehenengoarekin batera, eskaini lau kilo irin zuri, litro bat olio garbiz oratua, eta isuri litro bat ardo. Elizen arteko biblia Ir 29,40
Honek, ordainez, sei mila tonelada gari eta zortzi mila litro olio garbi eman ohi zizkion Hirami urte oroz. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,25
Brontzezko hamar ur-ontzi ere egin zituen, orga bakoitzerako bana; bina metroko diametroa zuten, eta mila eta seiehuna litro ur hartzen. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,38
Halako ura lortzeko, aski zela 20 gramo gatz litro bat uretan nahastea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.
Gutxi gorabehera hiru litro odol-plasmatan disolbaturiko kilo bat proteinak zopa lodi baten sendotasuna emango lioke odolari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.
Litro erdi oliotik pixka bat hartu eta ezkerreko eskuan isuriko du. Elizen arteko biblia Lb 14,15
Litro eta erdiren bat oliotan oraturiko lau kilo ogi-irin garbi. Elizen arteko biblia Lb 5,11
Zenbat litro ardo destilatu duzue etxaldean? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 415. orr.
Administrazioaren aginduz, Teresa La Espada Deustuko Unibertsitateko soziologoa litrokoa eta botilakoa izeneko gazteen jarduerak aztertzen ari da. Berria - Euskal Herria 2004-05-02
erregai litro (5); gasolio litro (4); gasolio litro bakoitzeko (3); litro ardo (11); litro bat ardo (3); litro bat esne (4); litro bat ur (3); litro bat uretan (4); litro bete (3); litro bildu (4); litro biltzen (8); litro bota (8); litro bota zituen (5); litro ditu (3); litro eman (3); litro erdi (18); litro erdi bat (7); litro erregai (9); litro erregai isuri (5); litro esne (7); litro eta erdi (6); litro eta erdiren (3); litro euri (4); litro gasolina (4); litro gasolio (4); litro gehiago (4); litro inguru (6); litro jaso (5); litro jaso ziren (3); litro kontsumitzen (4); litro kopuru (3); litro kopurua (3); litro merkaturatu (3); litro merkaturatu ziren (3); litro metro koadroko (6); litro odol (3); litro olio (10); litro petrolio (3); litro petrolio isuri (3); litro saldu (3); litro ur (43); litro ur erabiltzen (5); milaka litro (6); milaka litro gasolio (3); milioi bat litro (4); milioi litro (23); milioi litro esne (3); milioi litro saldu (3); sei litro olio (4)
gasolio litroa (6)
gasolina litroak (8); gasolio litroak (3); oktanoko gasolina litroak (3)
esne litroaren (5); litroaren prezioa (3)
litrotik gora (9)