Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
literaturatasun (orobat literaturtasun) iz literatura izateko tasuna.
Tradizionalki, tropo edo figuren ugaritasunean aurkitu nahi izan da literaturtasunaren ezaugarria, hots, hizkuntza-arau zein hizketa arruntarekiko urruntasunean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 67. orr.
Hain zuzen bi alderdi horiek, literaturatasuna eta oroigarriak arte garaikideak mende hasieratik alde batera lagatako kontuak dira. Berria - Kultura 2004-11-23
Ene bizitzak ez zeukan literaturtasunik eta, beraz, nire literaturak ere ez. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.
Beharbada literaturtasun gehiago dago poema haiek suntsitzeko ekintzan, haiek sortzekoan baino. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.