Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
listukatu, listuka, listukatzen du ad listu egin. • irud/hed
Antzaldatzearen distira hitsak aurpegia harturik, zangoak elkargurutzaturik eta mihia alborantz okertuz, editoreak bere nahia paperean listukatzen du eta erabiltzeko moduko neurrietan zirtzilatzen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 80. orr.
-Engainatu gaituzue -listukatu dio Asierrek, ahots neutroz, metro bakar baten distantziatik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 22. orr.
-Azpisuge zikina -listukatu zidan-. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.