Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
listuka adlag listu eginez.
Batzuk listuka hasi zitzaizkion. Elizen arteko biblia Mk 14,65
Gizon talde batzuk edaten ari ziren salmahaiaren aurrean zutik, eztulka, listuka, begiak ireki ezinik, erabat esnatu nahian ardo zuriaren eta pattarraren laguntzaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.
Sekula ez zuen asmatzen, baina halere jan egiten zituzten patata haiek [...] barrez, listuka, eta aholku ematen hurrengorako. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.
Azkenean, araoka eta listuka sendatzen duten emakume horietako batengana joaten da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.
Hitzak listuka jalgi zitzaizkidan: [...]. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.