Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
listatu, lista(tu), listatzen 1 du ad prest jarri.
Mandoak listatu ditinat eta prest zauden. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 69. orr.
Lista itzan hire tresnak eta hoa. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.
Lista zaitezte, otoi, bidaia presatsu horretarako; ezen girgiluak nahi dizkiogu ezarri orain oin-askeegi dabilen izugarri horri. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 143. orr.
2 (era burutua izenondo gisa) zerrendatua.
Atera zuen bere jaka-laurden listatu hartako ezker sakelatik botilatxo zapal bat. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 39. orr.
Paper listatu apain bat hankezurren inguruan zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.