Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez da soka, listaria baizik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Soka edo listaria, zertarako den jakin nahi dut nik. Ez zen ez xingola bat, ez listari bat, baizik eta galoi txirikordatu bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.
Ziba dantzarazteko listari mehea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 9. orr.
Azken korapiloa egin zion listariari enborrean sobera estutu gabe. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.
Orduan, ile-matazak garondoaren parean bildu, eta korapilo bat egin zion Norak listari batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Historia batek beste bat dakar sarritan, listariko korapiloak legez. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 19. orr.
Gutunean jasotako uztaitxoa listari batekin zintzilikatu nuen etxeko garajean. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.
Komunetako xukabideak erabiliz, listariz loturik elkarri mezuak bidaltzen zizkioten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 75. orr.
Zetazko paper-biribilki, listari mutur, ardo botila eta beste hainbat gai. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.
Listari puska batean eginiko korapiloez osatua zuen errosarioan bildua. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 237. orr.