Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
S.S. batek, lista bat eskuan, joan behar zutenak izendatu zituen. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.
Bere tituluen lista eman zuen berriro. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.
Has zitekeen, halatan, bekatu mortalen lista zabaltzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 639. orr.
Badakit hauetako batzuk seko gorri lotsatuko direla hemen listan azaltzean: eskatu banie, ez nukeen jasoko baimenik eta... esana dago gainerakoa. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 51. orr.
Presoen lixta afitxatua da, sargian. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.
Lista desberdinen artean, hor dugu "Arrangoitze Azkenean" zerrenda, herrian dinamika berri bat bultzatu nahian. Herria 2001-03-01
Lista horren helbürüak: Mauleko bazterren antolatzea, demokraziaren emendatzea eta oroz gainetik esküinaren bazter etxekitzea. Herria 2001-01-25
Sozialisten listako lehena Pierre Hamant izanen da. Herria 2001-02-01
Lista gaztea hots, eta prefosta abertzalea. Herria 2001-02-08
Miarritzeko azken bozetan Max Brisson RPRekoak onartu zuen Didier Borotraren listan sartzea. Herria 2001-05-31
Andde Luberriaga auzapezaren lixtak irabazi duela partida, hamahiru alki segurtatuz. Herria 2001-03-22
Hautuaren eguna ari hurbiltzen eta huna bigarren lista baten agerpena. Herria 2001-03-08
Presentapen lekura heldu delarik erran diote haatik ez zela listan sartua. Herria 2001-02-01
Bestetik, "Lahonce pour tous" lemaren pean prest dago zerrenda bat, François Bioy delarik lista burua. Herria 2001-02-01
Jean Pierre Destraden inguruan beste zerrenda bat egina da baina bera lista buru izan gabe. Herria 2001-02-01
Auzapez ohiaren listatik 6 dira hautatuak izan: Jean Michel Glaize 64 boz, Claudine Irigoin 63, [...]. Herria 2004-12-02
Boza lixta bati eman behar da, lixta hortan deus kanbiatu gabe. Herria 2004-06-10
Lista gorriminak ageri dira zeruaren oihalean, ostertza kolpaturik balego bezala. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 33. orr.