Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hau emakume liskarzalea! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 189. orr.
Liskar zalea da mutila. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.
Goseak gaude, eta goseak gaudenean, oso liskarzale gara denok. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 290. orr.
Lepoa egingo nuke Txitxikovek erosi dituen mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.
Ezpatari trebea baitzen, liskarzale eta andrezale bezain. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Hartz handia bera ere baldar, itsu eta liskarzale bilakatzen da, eta, azkenean, lur jotzen du zakur zaunkarien oldarpean. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Gero esan zidatenez, Tapia edo Paredes edo halakoren bat zeritzon, eta liskarzale fama zuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 212. orr.
Bai, bere izaera liskarzale oldartsuak gizonari aurre egitera derrigortzen zuen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 244. orr.
Dimitrios-i ahots ozen eta liskarzalez galdetu zionean ea Nathan han zegoen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 137. orr.
Borroka bila dabilen liskar zale baten harropuzkeriaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 206. orr.
Alcolean lapurreta eta hilketa gutxi izaten zen: garai batean izan ziren halakoak jokalarien eta liskarzaleen artean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.
Liskarzaleak bekatua du maite, handinahikoak hondamendia bereganatzen. Elizen arteko biblia EsZ 17,19