Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egin ditzatela apustuak, egin dezatela barre, esan ditzatela juramentuak, egin dezatela nahi dutena, ustel daitezela nahi badute, baina ez daitezela liskartu, horrelakoetan akabera txarra izaten da-eta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.
Eztabaidan liskartu ginen lehenengo aldia izan zen. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 114. orr.
Eta gero, inolako arrazoibide agerikorik gabe, kalapita basatian liskartzen ziren. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 155. orr.
Venancia eta haren suhia liskartzen zirenean, Manoloren emaztea senarraren alde ateratzen zen beti. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.
Atzo Dani eta Joanarekin liskartu nintzen. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.
-Hirekin ez zegon ondo etortzerik, administratzailearekin berarekin ere liskartuko hintzateke huskeria batengatik, zikoitza alaena! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.
Vressacek beltzuri horren kausa nahi izan zuen galdegin, bizkondesa liskartu zitzaion. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 212. orr.
Zeinahi bidez bazter ezak, edo liskar hakio bertzela: ez izan ondorioen beldurrik, nik sustengatuko haut. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 329. orr.
Ez zen berriro ere liskartzeko beldur baina, aldi berean, mihi gaiztoei hizpidea eman nahi ez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
Elkarrekin liskartuak baketzen eta ados zeudenak maite-lokarri estuagoz lotzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.
Van Daan senar-emazteak liskartuta daude berriro. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.
Liskarturik ere, gonbidatuak eta etxeko nagusiak elkarrekin afaldu zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.
Ibili ziren, jakina, beste zurrumurru batzuk ere, senide guztiak liskartu zituen oinordetza kalapitatsu baten ingurukoak guztiak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.
Gaizki egindakorik kausitzen didanean, liskar egiten dit batzuetan; eztiki liskartzen nau ordea, eta gero bihotz-bihotzez besarkatzen dut, harik eta haserrea baretzen zaion arte. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.
Ez diot hain segur neure buruari zer liskarturik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.
Nire familiakoak eskailera beherenean geunden, arnasari eusten, behar izanez gero liskartuak bereizteko prest. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.