Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Moskuko gobernuak herri liskartsu horiek erabat menderatuak zeudela uste izan baitzuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.
Zaldien eta abelgorrien umeteria liskartsua. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 135. orr.
Laster bere arima berez liskartsua beste barne gatazka batean sartu zen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 207. orr.
Kongresu lasaia izango da, ala liskartsua, aurrekoak legez? Berria - Ekonomia 2004-06-20
Eztabaida liskartsua Forumean. Berria - Euskal Herria 2004-07-29
Baina gau liskartsu batez hanka batean zauritu zuten eta herren utzi. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.
Gauean manifestazioa egin zen, liskartsua, polizia oldartu baitzitzaien gazteei, eta atxilotuak izan ziren. Berria - Euskal Herria 2004-10-30
Ikastaldi horietarik bat eman nuela txukun eta baketsu, orduan han gaindi zebiltzan beste hainbeste solas nahasi eta liskartsuren aurka, Decretalia-ren aitzinsolas hau iruzkinduz: Errege bakezaleak, bere bihotz onarekin nahi du bere subjektuak umilak, bakezaleak eta bertutetsuak izatea. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.
Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Apirilaren hasieran apartamentura egin zidan ikustaldi hits liskartsuaren ondoren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.
Egoera liskartsuetan asko laguntzen baitu bere tokian eta bere momentuan zuzen esandakoak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 204. orr.