Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ni ez nauk nahasiko liskar horretan, ez horixe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 348. orr.
Liskar ugari piztu ziren gure protagonistaren kariaz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.
Aspaldiko liskar hartan piztutako etsaigoaren garrak, gizalege britainiarraren elurren pean txingar bihurturik bada ere, bizirik dirau oraindik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.
Auzokideekin liskarra pizten zenean, horixe zuen arma nagusi. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.
Liskar horiek berari adina niri dagozkidala iruditzen zait. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 218. orr.
Asma daitekeen bezala, hortik sortu zen anitz liskar eta nahigabe. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.
Liskar eta odol-isurketa handia eraginez. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 156. orr.
Halatan, aski frogatua iruditzen zait Merteuil andrea ezin izan daitekeela ez liskar horren kausa, ezta eragilea ere. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 514. orr.
Bera gaztedanik kristauen arteko liskar guztien kontra bihurtu zen. Politikagatik gure artean hainbeste liskar izatea, hori ergelkeria hutsa iruditzen zait. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.
Bikote baten liskarra entzun dut. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 160. orr.
Astebete iraun zuten liskarrek, eta auto erreketak eta kale kalapitak nonahi piztu ziren aldi horretan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.
Gizakiarentzat ohoragarri da liskarretatik ihes egitea; baina zentzugabea auzitarako beti prest. Elizen arteko biblia EsZ 20,3
Zein liskar duzu bada zeure buruari egiteko? «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.
Karia horretara egin didazun liskar gisako horrek biziki asaldatu nau. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.
Eta zer liskar ez zenizkioke zeure buruari eginen, baldin gertakari hori zorionekoa ez balitz! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.
Hala, margolanen benekotasunaren inguruan liskar handia sortu da. Berria - Kultura 2006-02-25
Halako liskar txiki bat izan genuen duela hilabete batzuk, eta adiskidetzea urrun dago oraindik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 94. orr.
Minskeko kaleetan liskar gogorrak izan ziren atzo polizien eta manifestarien artean. Berria - Mundua 2006-03-26
Liskar beldurgarriak izaten ziren gauero bi anaien eta Lisa ederraren artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 335. orr.
Liskar izugarria piztu zen Roseren eta arrain saltzaile baten artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.
Nazien jendaurreko agerraldiak eta mitinak liskar larriekin bukatzen ziren. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 99. orr.
Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako katolikoen eta protestanten arteko liskar atergabeetan. Erabilitako metodologiak ez zuen utzi bi joeren azpian zegoen liskar politikoa azaleratzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.
Azken urteotako liskar politikoen inguruan idatzi dena. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 75. orr.
Orduan hasi ziren liskar armatuak Gazako karriketan. Berria - Mundua 2006-04-02
Oraingoz liskar zalapartatsuak baretu dira; Dussel bakarrik dago Van Daanekin haserretuta. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.
Ordurako bagenekien tribuaren barneko liskar sarritan latzek jeltzaleen jarrerak besteko mina eragiten zizutela. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.
Oraintxe arte ez dut hartu, maite eder horrek, hilaren 11ko zure gutuna, eta han bilduak diren liskar eztiak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 367. orr.
Liskar hotsa iristen zen hirugarren solairutik. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.
Gaitzetsi dizudan liskar doinu horretarik itzurtzeko. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 393. orr.
Liskar giroarekin amaitzeko. Berria - Euskal Herria 2004-12-26
Egoera horrek Aznarren garairik ilunenera eramango gintuzke, liskar eta konfrontazio garaira. Berria - Euskal Herria 2006-01-15
Gerla bakoitza liskar eta ondiko iturri bat dela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.
Liskar- eta heriotza-historiak kontatzea gustatzen zitzaion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.
Hitza kentzen zion honako honi; liskarrean hasten zen harako harekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.
Zure kontra liskarrean ari direnak. Elizen arteko biblia Is 41,11
Bi gizon, elkarren etsai amorratuak, liskarrean zebiltzan aspalditik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 430. orr.
Bultzaka eta liskar batean aritu ziren biak. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 63. orr.
Eta gozamen horien eztitasunak dastatzeagatik liskar egiten didazu! «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.
Liskar egidazu aitzitik; bai gogor liskar egin ere, zeren erruduna bainaiz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 309. orr.
Liskar egin diot haren etxekoandrea partitzera zihoala mezutu ez zidalako. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 352. orr.
Etengabe egiten dit liskar, nola musikaz hala bertze gauzez. afalondo osoan liskar egin nion neure buruari, zuhurtziarik gabeko urrats hori egin nuelako.· Zorionekoa zu, ez baitut zuri liskar gehiagorik egiteko astirik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.
Antzina hamaika liskar handi egina zion senarrari, baina emaitza onik gabeak denak ere. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.
liskar bat izan (5); liskar batzuk izan (3); liskar bila (3); liskar egin (9); liskar eginen (3); liskar egiten (4); liskar gogorrak (6); liskar gogorrak izan (3); liskar handi (4); liskar handi bat (3); liskar handia (4); liskar handia sortu (3); liskar handiak (3); liskar izan (6); liskar txikiak (3); liskar ugari (6); liskar ugari izan (3)
hasi zen liskarra (4); izan zuten liskarra (3); izandako liskarra (3); liskarra besterik ez (3); liskarra izan (19); liskarra izan zuten (6); liskarra pizten (3); liskarra piztu (3); liskarra piztuko (3); liskarra sortu (6); liskarra sortzeko (4); liskarra sortzen (4); milagarren liskarra (5)
eztabaidak eta liskarrak (4); hasi ziren liskarrak (5); izandako liskarrak (9); liskarrak areagotu (7); liskarrak egon (5); liskarrak eragitea (3); liskarrak gertatu (7); liskarrak hasi (5); liskarrak izan (45); liskarrak izan ziren (25); liskarrak izan zituzten (3); liskarrak izaten (4); liskarrak nagusi (5); liskarrak piztu (9); liskarrak piztu ziren (6); liskarrak sortu (5); liskarrak sortzea (3)
izandako liskarraren (4); liskarraren ondorio (3); liskarraren ondorioz (3)
elkarrekin liskarrean (4); izandako liskarrean (3); liskarrean ari (7); liskarrean hasi (3); liskarrean zebiltzan (3)
izandako liskarren (7); izandako liskarren ondorioz (4); liskarren bat (16); liskarren bat edo (3); liskarren bat izan (4)
izandako liskarrengatik (6); sevillan izandako liskarrengatik (3)