Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
liseriketa (ETCn 220 agerraldi; orobat lixeriketa g.er.; Euskaltzaindiaren Hiztegian digestio agertzen da) 1 iz digestioa.
Liseriketako organoak, nerbioak, barea, area edo pankreas. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 477. orr.
Liseriketa sistemako gaixotasunak. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Arnas eta liseriketa aparatuen gaixotasunak. Berria - Euskal Herria 2004-04-01
Bakterio eta zelulen DNAetan atxiki oroimenari esker eta haien arteko borrokaren ondorioz, liseriketa prozesu bat bailitzan, bilakaera agudo gertatu zen. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.
2 irud/hed
Eguneroko bizitzaren eta munduko gurpil noragabekoaren arteko kontraesanen liseriketa astunak tripako mina ematen badigu ere. Berria - Kultura 2004-09-11