Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lisaketa 1 iz arropa lisatzea.
Andre Venanciak, lisaketan ari zen bitartean, bere ugazaben historiak kontatzen zituen.-Ez dut gura Jaumek zu inoiz ikustea lisaketan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 38. orr.
Sekulako mina daukat ezkerreko behatz erakuslean, eta ezin dut lisaketa egin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 61. orr.
Eta, gainera, nork egingo zion ume gaixoari lixiba eta lisaketa, emaztea hain urrun egonda. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Lisaketa lantegiak ematen zuen dirua ez zen aski, jakina, etxeko beharrak asetzeko. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.