Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lirioak eta zitoriak ageri ziren diz-diz, eta haien usain atseginek bat egiten zuten lurzorutik altxatzen ziren lurrun beroekin. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.
Mendiko txoriek zein lirioek ez dutela eguneroko elikagaiaz kezkarik izaten, fio direla zerutiarren laguntzaz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 231. orr.
Adio, lirio eder hain delikatuak, zuen santutegi txiki margotuetan sartuak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 162. orr.
Lirioak bezain zuriak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 241. orr.
Lirio bat bezain zimel gelditu nintzen. landa oso bat ereinarazia zuen lirioz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.
Lirio txinatarren gozotasun jasanezina. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.
Lirio lorearen petaloak oso aberatsak dira antozianinaz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.
Bazter guztiak lirio-lorez bitxiro betetzetik hasi zen kontua; petalo zeru-urdin fin, patata frijitu ñimiño batzuen tankeran siku eta hauskorrak zakuka. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.