Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norbaiten ahotik ateratako kontuak askotan entzuten direnean, azkenerako ez da jakiten epika non bukatzen den eta non hasten den lirika. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.
Umoreak, izan ere, bizitzari buruzko beste ikuspuntu bat dakar: mugagabea dirudienari bere mugak ezartzen dizkio, epika lirika bihurtuz. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 109. orr.
Ezkerreko mugimenduetan beti izan zen halako bulko poetiko bat, epopeia proletarioaren eta lirikaren artekoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.
Lirika herrikoi eta poesia epikoaren loratzean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.
Europako lirika zaharra, andereena zen, batik bat. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.
Bere adierazmolde biziki poetikoan Minnesangaren eragina nabari zuena, hau da, Erdi Aroko gorteko zaldunen lirika amodiozkoarena. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.
Ipuina, nire iduriko, narrazioaren lirika da. Berria - Kultura 2006-02-19
Har dezagun kopla zahar bat, gure lirikaren irudi ederrenetakoak utzi dizkigute egile anonimoek. Berria - Kultura 2006-04-04
Ezagun du lirikan (operan eta zarzuelan) aritzen dela. Berria - Kultura 2004-01-21
Mozarten lirikaren eragina. Berria - Kultura 2004-01-29
Angel eta Carmen Corellarekin batera, dantza eta lirika bateratuko dituen ikuskizuna eskainiko dute. Berria - Kultura 2004-08-14
Gainerakoa lirika eta musika ikuskizunek hartu dute. Berria - Kultura 2004-03-16
Susanna Rigacci sopranoak, Erromako Sinfonietta orkestrak eta Erromako Lirika Koruak hartuko dute parte kontzertuan. Berria - Kultura 2004-09-11
Baina argi dago, bestalde, Bilboko lehiaketa honek nazioarteko lirika munduan lortu duen ospea. Berria - Kultura 2004-11-30