Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

liraintasun 1 iz liraina denaren nolakotasuna. ik lerdentasun.

Sugearen liraintasunaz. Haren mokor kulunkariek eta haren gerriaren liraintasunak liluratuta laga ninduten.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Bolumen gehiegi eta liraintasunik ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Jertse estuak eta praka elastikoek nabarmendu egiten zioten gorputzaren liraintasuna.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Bere liraintasun eta graziak nire heldutasuna nabarmenarazten zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 57. orr.

Argaltzeko dieta egin eta ia zeukan pisuaren bosten bat kendu zuen ezkondu osteko lehenbiziko urtean, xarmarik gabeko 70 kiloetatik liraintasunezko 60 kiloetaraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Ibilera arinagatik, orbelik harrotu gabe ibiltzeko erakusten zuen liraintasunagatik ezagutu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.

Tarteka bakarrik antzematen du zure liraintasuna nola ari den argaltasun bihurtzen, nola jantzi zabalak bakarrik erabiltzen dituzun, gero eta zabalagoak, gero eta eroriagoak.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Liraintasun eta dotorezia eredu da haren gorpuzkera, zoragarria haren bularra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus