Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
liraindu, lirain(du), liraintzen 1 da/du ad lirain edo lirainago bihurtu.
Mehetua zen, liraindua. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.
Irudia liraintzen dion traje taxutu harekin. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 40. orr.
Beste batzuek, ordea, galdu-gordean bezala edukitzen dute beren emetasuna, eta askoz ere beranduago, kanpotik norbaitek tira egingo balie bezala (Giacomettiren irudien antzera) hasten dira luzatzen eta liraintzen, ia molde transparenteak hartzeraino. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.
• 2 lirainduxe izond
Aldaka beti bezain sendo eta biribilak, sabel-izter lirainduxeak eta bular belztuak bereziki. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.