Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bost lira, arranoaren ikurra zeramaten haietakoak. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 50. orr.
Hamar mila lira galdu ditugu! Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.
Oporretan lanera joatea proposatzen zigun lira batzuk biltzeko. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 168. orr.
Lira batzuk irabazteko irrikan dagoenak. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.
Bi lira garai hartan ere diru gutxi zen, baina Albertok egunean behin baino gehiagotan eskatzen zuen lira pare bat. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.
Mila bana lira eman hektarea bakoitzeko. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 106. orr.
Bost mila liren bueltak kontatzen hasi zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.
Aberats aspertu bat kalera irten da eskale jantzita, berarekin ondo portatzen den lehendabizikoari milioi bat lira emateko asmoarekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 285. orr.
· Irailean, italiar lirari eta libra esterlinari eraso zieten, eta EDStik irten ziren biak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.
Autobuseko txartelaren truke zortzi milioi lira (bost bat euro) kobratu zidaten haranzkoan, deskontua eginda. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 60. orr.
Ziur nago ez nuela zertan ordaindu lira bat ere, baina tematuz gero arriskua neukan bisarik gabe geratzeko edo, ordu batzuetan behintzat, tramitazioa atzeratzeko; horren ondorioz, gerta zitekeen gaurko autobusa galtzea, beste egun batez itxaron behar izatea Erzurumen... Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 81. orr.