Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lipido, protido eta gluzido sintetikoz osatu janariak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 105. orr.
Zeinahi ere zirelarik haien funtzioak -nerbio, gihar, guruin zein beste-, zelula guztiak ziren antzeko osagaiz eginak: karbohidratoak, lipidoak, proteinak eta azido nukleikoak. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.
Zuntz eta karbohidrato konplexu gutxiegi eta animalia proteina, lipido saturatu eta azukre soil gehiegi kontsumitzen delako. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.
Normalki jaten ditugun lipidoak jatorria animalietan daukaten gantz saturatuak dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Lipido aseek, ekilore-olioak edo arto-olioak, esaterako, minbizia azkarrago garatzen laguntzen dute. Berria - Gaiak 2004-10-19
Guk jandakoaren %30-35 lipidoak izaten dira. Berria - Euskal Herria 2004-08-24
Era berean, «gomendagarria» da, aldiro-aldiro gorputzeko glukosa eta lipido maila kontrolatzea. Berria - Gaiak 2004-05-06
Lipido kontsumo horrek kaloria gehigarriak dakartza, eta horrek gizentasuna ekar dezake. Berria - Euskal Herria 2004-08-24