Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lipar bat baizik ez zen izan, haren keinu burlatia agertu bezain fite iraungi zena. Auhena eztarri zolan ito nuen, ozendu baino lipar bat lehenago. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.
Balizko denbora bat lehenestea liparraren kaltetan. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.
Bada mende-laurden bat film hori lehen aldiz ikusi zuela, baina txundituta dauka oraindik ere: orainaren lipar bat eta lipar horren iragana, lurrinduz bezala, biak leku berean harrapatuta. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.
Liparrik galtzen utzi gabe. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 41. orr.
Murazov isilik geratu zen lipar batez, zerbait hausnartzeko bezala, eta azkenean esan zuen: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 535. orr.
Lipar batez isilik geratu ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.
Neska lipar batez itzuli zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 405. orr.
Lipar batean arnaska gelditu ziren, mutu eta ikaragarri, okelen gainetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 117. orr.
Isildu egin zen lipar batean, bi itzalei begirik inoiz kendu gabe. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.
Duda egin zuen, gelditu egin zen lipar batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.
Erlojua oraintxe gelditu da, lipar labur batez bada ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.
Hori bai ez nuela lipar bakar batean ere sinetsi. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.
lipar bat lehenago (3); lipar batean (31); lipar baten buruan (3); lipar batez (118); lipar batez isilik (3); lipar labur (3); lipar labur batez (3)