Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

linea 1 iz garraio zerbitzu baten ibilbidea; zerbitzu hori bera.

Tranbiaren bagoiari begiratzen zion, autobusari; linea bat aukeratzen zuen, ez non eta ez han.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 179. orr.

S (gaur 84) lineako autobus ia bete bateko atzeko plataforman.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 51. orr.

Metroan eleberriak soilik irakurtzen dituzu, eta ez linea guztietan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 140. orr.

Bilboko metroak, egun, bi linea ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Linea urdin iluna hartu du trenaren zain egon beharrik izan gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 144. orr.

Tren geltoki horrek beste linea guztiekin eduki behar du lotura.  Berria - Harian   2006-01-18

AHT lineak egitea eta linea zaharra merkantzien garraiorako uztea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Aturriko bokalean ainguratua zegoen lineako ontzi bat ikustera joan ginen behin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Super-Constellation-a genuen hegazkina, linea hartan ohi bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Linea beretan izan ginen pilotu.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 148. orr.

Beste asko autoz, trenez eta lineako autobusetan etorri dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Lineako transatlantiko bateko mediku-posturako lehiaketan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

2 energia edo seinale elektrikoa eroaten duen kable sistema.

Goi tentsioko linea eten zuen atzo Espainiako Sare Elektrikoak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Linea horren bitartez garraiatzen da Frantziak Espainiari saltzen dion argindarra.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Antzaren hegada linea elektrikoen gainetik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 98. orr.

Aspaldidanik ezarri zuten Chicagora arteko telefono-kableen linea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.

Friedelen zenbakia markatu nuen, baina linea hartuta zegoen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Sateliteko telefonoa hartu zuen, Pentagonoarekin linea zuzena lortzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Lehen parte-hartzaileei proiektuko arduradunek jarriko dizkiete ordenagailua, kamara eta ADSL linea.  Berria - Gaiak   2004-03-19

3 lerroa.

Abstraktiko pintura harrigarriak, eta Chantal Guillet-ren linea borobiletan legundu eskultura goxoak.  Herria   2002-08-08

-Kaixo, baliente, primera linean?     «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Ahotsaren linea melodikoa.  Berria - Kultura   2006-04-27

4 joera, ildoa.

poliziek eta Corroye epaileak U Ribomburen linea editoriala dutela jopuntan jarri eta FLNCren ekinbidea ez kondenatzea leporatzen diote.  Berria - Mundua   2004-06-26

Linea kontserbakorra daukagu bestetik: Iraultza Frantsesak berehala izan ditu gisa honetako behatzaile eta analistak, Tocqueville bat Frantzian, Burke Ingalaterran, L. von Stein Alemanian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Aldizkariaren linea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 151. orr.

Traizioraino bezain leiala linea ofizialarekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 217. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez daki bere helmugara iristeko linea konbinazioa zein den.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 142. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Donostia eta Baionaren arteko tren linea baten sortzeko egitasmoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Autobus linea berriak Trintxerpe, [...] eta Larratxoko bizilagunei ordu oro Donostia erdugunera gerturatzeko aukera ematea du helburu.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Donostia-Bilbo tren lineako Mallabiako geltokian.  Berria - Ekonomia   2004-07-25

Hegazkin linea batzuk beti zaintzapean.  Berria - Mundua   2004-01-06

Mexico DF eta Monterreyko hainbat metro-linea.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Bakoitzak bere telefono linea izatea ere pentsatu genuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 31. orr.

Argindar linearen babes eremua garbitzeko.  Berria - Harian   2006-02-01

Telefonisten ordezko lana egiten duten telefono linea digitalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Posta lineak sortzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 66. orr.

Ornamentazio justua eta kantu linea dotorea.  Berria - Kultura   2004-10-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

linea berri (4); linea berriak (5); metroaren hirugarren linea (3); prima linea (4); s linea (3); telefono linea (13)

telefono lineak (5)

lineako autobus (12); lineako autobus batean (3); s lineako autobus (9)

linearen beste aldean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus