Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aspalditik erabilitako froga-oinarrien pisuaren indar limurtzailea. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 227. orr.
Ahotsa apur bat karrankaria zen baina gainontzean oso atsegina, limurtzailea, ia liluragarria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.
Gazte ttiki bat, makala, atsegina, ahots limurtzailekoa. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 82. orr.
Gehien bat bere begi ikusgarriak nabarmentzen zitzaizkion, beltz baino beltzagoak eta limurtzaileak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.
Musikaren erritmo bero eta limurtzailearekin batera. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.
Eskote limurtzaileak, ageriko bizkarraldeak, ezer gutxi ezkutatzen duten oihal arinak... Montse sentsuala zen, limurtzailea zen, lizuna zen, fantasia bera zen... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 77. orr.
Ahotsak entzun ziren berriro, eta gizonaren ahotsak berriro eten zituen, artaziek zetazko haria mozten duten bezala, limurtzaile eta gazte. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 135. orr.
Eta zer esan Hank Miller-ez, unibertsitateko futbol taldeko atzelari eta emakume ospetsuen senior mailako limurtzaileaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.
Begirada erakargarri hori, aldi berean inguratu eta biluzten duena, limurtzaile petoaren begirada hori. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.
Limurtzaile ona izaten jakin behar da [...], magia pixka bat egiten jakin behar da gau bateko babesa lortzeko. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 143. orr.