Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Platertxoa belaunen artean limurtu zitzaion, lurrera erori eta puskatu egin zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 263. orr.
Pantxo etzanda jarri zen lurrean, eta harkaitz barrura limurtu zen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.
Hatzen artetik, miligramo hauts guti batzuk limurtu zitzaizkion behar baino lehenago, madarikazio eztanda bat sorraraziz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.
Baldin tentamenduaren lur linburietan labaintzen eta linburtzen banintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.
Aizkora, egurra ebaki ordez, limurtu egiten zitzaion kolpe bakoitzean. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.
Aingira bat bezain erraz limurtzen dela kontsolamendua esku artetik, eta arrantzalearen esku hutsek atsekabea irudikatzen dutela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.
Eta, begietan beheiti purpuila batzuk linburtzen zitzaizkiola, erran zuen: [...]. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 439. orr.
Gurbiltasunaren legeak utzi zidan bezain laster, laboratoriora limurtu nintzen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.
Eguzkia gortinen azpitik limurtzen zen bulegoan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 284. orr.
Loak eta koltxoiek isuritako usain txarra limurtzen zen leiho estuekiko etxeetatik. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.
Azkenean, izaren artean limurtu zen, amiñika-amiñika, oheko oholtxoek kirrinkarik egin ez zezaten. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 376. orr.
Nola ahaztu kazetari batzuen eta ezkerreko intelektualen eldarnioak, beren ideologiak itsubidera ekarriak, arrazoimenari uko eta pentsamenduaz beste egitera hain lotsagarriro limurtuak? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 46. orr.
Horrela, nahi gabe, oharkabean kasik, gure geografia plastikozko egiten da, gelatina xaflak balira bezala linburtzen dira egunen poderioz auzoak, herriak, eskualdeak espikerraren ezpainetan. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 20. orr.
Begiak ondoko emakumearen sorbalda gurietan behera limurtu zituen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.
-Markako bakeroak, inoiz baino merkeago, hiru biren prezioan! - eta antzekoez limurtu guran erosleak. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 54. orr.
«Bezeroak limurtzeko topagune» bihurtu dira azokak. Berria - Ekonomia 2004-09-26
Agure batek urtxintxa bat limurtu nahi zuen poltsa bateko kakahueteak jan zitzan. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.
Hirugarren mailako letretako gure taldean, ordea, lortu egiten zuten ikasleak limurtu eta manipulatzea. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 94. orr.
-Limurtu ezazu senarra, eta emaguzu jakitera erantzuna. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.
Uste dut Ivyk nik neure burua gorrotatzea besterik ez zuela nahi, eta horretarakoxe limurtu ninduela, hain zuzen ere, neure burua gorrota nezan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.
Horiek dira gu limurtzen eta liluratzen saiatzen diren irudiak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.
Hurrengo, politikak limurtu zuenean, gure begi-bistatik desagertu zen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 38. orr.
Egiaren itxurako iritziak iruzur egin ez diezagun, hitzaldi dotoreak limurtu ez gaitzan. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.
Gauza bati begiratzen diozu, eta, poliki-poliki, limurtu egiten zaitu, nahastu egiten zaitu [...], emakume baten aurpegia balitz bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Nagusiaren alabak, ederretan ederra, ezkutaria limurtu nahi izan zuen, bere ahots eztiarekin galderatxoak belarrietara irristatuz. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 22. orr.
Neska gustatu egingo zitzaioan eta limurtu egin zian. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 355. orr.
Bere burua eskainiz, neskatoak berriro limurtzen zuen Egutxi. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.
Deabruak limurtu zuen, eta galbidean ipini. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 270. orr.
Bere "armak" erakusten ari den indioilar baten antzera indioiloa limurtzeko erritoan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Baina nor limur dezaket nik zuldar zorne-kirats hauekin? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 168. orr.
Miresgarria dela zein ongi dagoen bere adinerako, bere larruazal belztuarekin eta bere gorputz mehearekin limurtzeko gauza dela oraindik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 186. orr.