Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izan ere, aspalditik saiatzen ari ziren Turkestango tatariarrak eta batik bat Bukhara, Kokand eta Kunduzeko khanerrietakoak bai indarrez bai limurtasunez kirgizen herriak Errusiaren mendetik ateratzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 48. orr.
-Nahi baduzu, taxi bat har dezakegu -mintzatu zitzaion gizona, limurtasunez-. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 241. orr.
Begiak pizturik alaitasunezko eta limurtasunezko olde hantu batez, uzkurtasun edo arrangura arrastorik ere gabe. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.
Baina gizon hark desio zuen, eta horrek neskaren bihotzean zirrara eta mirespena pizten zituen, hain zuzen ere polo magnetiko batek bezalatsu erakartzen zuen limurtasunezko plazerarekin batera. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.
Bien bitartean, moteldurik sentitzen zuen haxixa nola liseritzen zen bere baitan, haren limurtasunean abandonatua. entzutetsuak ziren senarrarekin, haren limurtasuna zela eta, izaten zituen liskarrak. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.
Dantzariak zalutasun bateratuan kulunkatzen dira, baina inspiraziorik gabe, suhartasunik gabe, grinarik gabe, limurtasunik gabe. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.