Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lima2 1 iz limondoaren fruitua, limoiaren antzekoa, baina berdea, txikiagoa eta garratzagoa.
Izotz kozkor bat eta lima zati bat erantsi zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.
Galtzariak ikusten uzteko eskatzen zioten eta ginebra eta lima hartzera gonbidatzen zuten. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 188. orr.
2 lima kolore iz
Garondo aldeko mototsean, ia lima-kolorea zuten ile-adatsak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 62. orr.
· Besapean, berde lima-koloreko kapela zekarren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 219. orr.