Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

liluratu, lilura(tu), liluratzen (orobat lilluratu g.er.) 1 da/du ad argi gehiegiak ikusmena nahasi.

Eta oroitzen ditut, halaber, amaren hitzak, eta haren behakoa, argi ezkutu batek liluratua zeukana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Alfer-gurpil behin eta berrirokoan itzulika gabiltza, horra, ostera ere, temati, gau-tximeleta argiak liluratua nola. Elkarren ondotik azkar baino azkarrago igarotzen ziren argiek liluratua, beiraren bestaldeko munduari berria iritzi zion, irribarretsua, dirdaitsua. Haren begiradaren argiak liluratzen nau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 15. orr.

• 2 da ad (zirrara eragiten duen zerbaitez) adimena nahasia, gogoa menderatua gertatu.

Eta gu, naturak bere aldaketak adierazteko duen indarraren aurrean, liluratu egiten garen bezala, nekazariak normaltzat hartzen ditu aldaketok, eta anormaltzat gu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Hurbiltasun hartan erregea are gehiago liluratu bazen ere, bere harridurak goia jo zuen neskatxa birjina zela ikusi zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Maskorrek egin forma magikoak ikusten ditu, kaioen hegadekin liluratzen da.  Berria - Kultura   2006-03-14

Ez nengoen ezertarako indarrez; ez nintzen leihotik ikusten nituen argiekin liluratzeko gauza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.

Aitak etorkizun etekintsua beste deus ikusten ez zuen tokian, ordea, paisaiaren ederrez liluratzen zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 54. orr.

Filosofiarekin liluratu nintzen garaian bertan hasi nintzaien lagunei-eta esaten egunen batean alemana ikasiko nuela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 74. orr.

Bertzeen begiak lilura daitezen amoreakatik, eta arestian ikusia ahantz dezaten. Ez zaitzatela inork argudio hutsalez lilura, horrexegatik pizten baita Jainkoaren haserrea errebeldeen aurka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

Baina ni liluratua zoin zen neskatxa xarmanta...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 31. orr.

• 3 du ad (zirrara eragiten duen zerbaitek) adimena nahasi, gogoa menderatu.

Eta, suge hilak liluratu balu bezala, hari beha segitu zuen denbora luzez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Damatxoren batek begikoa egingo zioan, edo nolabait liluratu, eta nigandik betiko bereizi dik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 32. orr.

Horiek dira gu limurtzen eta liluratzen saiatzen diren irudiak, egia eskuartean daukagunean ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.

Grigoriren begi suhartuek, hitz goriek eta bizitzeko zuen indar izugarriak liluratu egin zuten Alexander Nevski monasterioko pope zaharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 249. orr.

Atzaparrak zauli-zauli higitzen ditu eta txilibitutik kobrak liluratzeko moduko musika ateratzen da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Edertasunak liluratu zaitu eta irrikak bihotza okertu.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,56

Haren hitzak eta hitzaren indarrak liluratu egiten baininduten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.

Beti liluratu izan naute egun batean desagertzea erabakitzen duten pertsonen istorioek.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 43. orr.

Liluratu ordez, politikak, gaur egun, nazkatu egiten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 114. orr.

Ez zegoen gizon hura hunkitzeko eta haren gogoa liluratzeko gai zen giza indarrik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.

· Nirea baino lehen, noizbait liluratu zuen euskal belarria, hitz arrotz eder honen kadentzia ilun luzeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Normandiarrak atsegin hartu zuen zerbitzariaren begitarte liluratuari begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Nire begi liluratuen aitzinean, munduko mendirik gailenak azaldu ziren elkarri kateaturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.

Eta durunda handiaren gainetik, beste uhin-luzera batean, euskaldun liluratuaren oihua hondakin guztietan oihartzun London osoan, Ingland osoan barreiatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

Bere buruaz duen ideiaren kontenplazio liluratuan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.

Haien ehizaki-begiratu liluratuak, bere herio larrian, argi asko azaldu digu dena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus