Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Konturaturik zer-nolako begirada finkoa zuen eta zeinen handituak begi-niniak bere liluraldian, horrenbestez bururatu zitzaidan krisialdi psikiko moduko zerbaitek ez ote zuen jotzen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 167. orr.
Liluraldi hartatik itzartu nintzenean, errusiera ikasteko gogoak menderatu ninduen. Berria - Kultura 2004-07-15
Zure eskolume ttipi horrek zugan nire ustez eragin duen liluraldia gorabehera, ez dezaket sinets hura zeure xedeetan deusetarako har dezakezunik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 371. orr.
Norma Lúciak liluraldia izaten zuen sagua izu-ikaraz geldi-geldirik ikustearekin batera, eta Selmak sugearen begirada maltzur hori botatzen zion, mingainaz airea arakatzen zuela, eta gero, sugeak baizik ez duen mugimendu bihurri horrekin, saguaren inguruan kiribildu, miazkatu, estutu, eta irentsi egiten zuen presarik gabe. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.